domingo, 5 de febrero de 2012

TXISTULARI ETA DANBOLINA


"Danbolin" Txistularien taldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu gure herriko jaietako pregoilari izendatzeagatik. Aurten, egia esan, urte bitxia izan da guztiontzat. Alde batetik, Basauriko 500. urteurrena da, eta beste alfde batetik, geuk ere 25 urte betetzen ditugu.

Iazko jaietan "Jatorra" saria lortu genuen, eta zer esanik ez, Basauriko txistulariak jatorrak gara, mundialak!! Baina zuek ere jatorrak zarete eta Basauri osoa jende jatorrak osatzen du. Gure jaietan, edade guztietako jendeak hartzen du parte, beren antolakuntzan hain zuzen, eta beren ezaugarri aipagarriak hauexek dira:
-Koadrilak, bere txosnetan
-Zurrakapotea
-Eta munduko talo-lantegirik handiena

Gure jaiak, eredutzat hartuak izan dira gure inguruko herriengandik (jakin ezazue Bilboko Konpartsak gure koadrilen ondorengoak direla). Hau guztia aparte utzita, ez ditugu inolaz ahaztu egin nahi aurtengo jaietan parte hartu ezingo duten basauriarrak. Beno, ez gara gehiago luzatuko, egia esan, guztiok nahi duguna da Basauriko jaiak lehenbailehen hastea, ezta?

Beraz:GORA SAN FAUSTOKO JAIAK, GORA ZURRAKAPOTEA ETA GORA BASAURI!

No hay comentarios:

Publicar un comentario